Zergatik marx21.net?

Mundua krisian dago: ekonomikoa, ekologikoa… eta baita politikoa ere. Gaur egun, inoiz baino gehiago, aldaketa erradikala beharrezkoa da.

Alderdi sozialdemokratek aspaldi utzi zioten kapitalismoaren aurrean alternatiba izateari. Alderdi komunista zaharrak ere egoera berean daude. Eta itxaropen handia piztu zuten Syriza eta Ahal Dugu bezalako alderdiek ere gabezia handiak dituztela erakutsi dute.

marx21.net–en elkartu garen lagunok beste ikuspegi batean oinarritzen gara. Izan ere, gure ustez irtenbideak ez dira erreformen bidez iritsiko, ezta gune askatuak egitearen bidez ere. Behar duguna behetik garatuko den iraultza sozialista da, langileriak bere aniztasun osoarekin giltza duen iraultza, alegia.

Sozialismo Internazionala Korrontearen tradizio politikoarekin bat egiten dugu. Hauek dira haren ezagurriak: kapitalismoarekiko kritika iraultzailea, internazionalismoaren defentsa, antiinperialismoa, herrien autodeterminazioa, antiarrazismoa, emakumeen eta LGTB+ kolektiboaren askapena, ingurumenaren babesa… eta sozialismoa autoburujabetze prozesu bat bezala ikustea.

Korronte honek aldaketei erantzuten jakin izan du Berlingo harresiaren erorketatik arabiar iraultzetara eta Europan eskuin muturrak hartu duen goranzko bidetik Syrizak sortu duen etsipenera. Kanadatik Hego Koreara gero eta herrialde gehiagotan jarraitzen du analisi garbiak eta benetako borroketara bideratutako proposamen praktikoak eskaintzen.

Borroka egiten dugun bakoitzean hainbat zalantza sortzen zaizkigu: ogi erdia nahikoa da guretzat ala osoaren alde borrokatuko dugu?, instituzioekin fidatzen al gara?, desberdin pentsatzen dutenekin batasun mota guztiak errefusatu behar al ditugu? Iraganeko borroketatik ikastea -eta marxismo iraultzailea hain zuzen ere borroka haien destilazio bat da- gai hauei aurre egiten laguntzen gaitu.

Horregatik, gure asmoa denon artean eratzen den, eztabaidatzen duen eta gaur egungo borroka fronteetan ideia marxistak aplikatuz parte hartuko duen ekintzaile sare baten moduan lan egitea da.

Krisiek era askotara zailtzen digute bizitza, baina ideia antikapitalista eta iraultzaileak jasotzeko prest dagoen jendea gehiago izan daiteke, baldin eta harekin konektatzen asmatzen badugu.

marx21.net talde eragilea

red/xarxa/sare/rede anticapitalista

A %d blogueros les gusta esto: